Bideo pribatua
Bideo hau erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik dago eskuragarri.
Imajinatu Zinemaldia | Harrobia
Donostiako Zinemaldiaren 70. urteurrena ospatzeko “Imajinatu Zinemaldia' erakusketaren ikus-entzunezkoa.
Zinemaldiak etorkizuneko zinemaren aldeko apustua egin zuen hasieratik: errealizadore berriak eta zinema-eskolak. Zuzendari Berrien apustua beti egon da Sail Ofizialean, promesa gazteak aurkituz: Víctor Erice, Terrence Malick, Francis Ford Coppola… 1974an Sortzaile Berriak saila sortu zen, New Directorsen aurrerakina, eta 1979an lehiakor bihurtu zen. Bertatik igaroko dira Pedro Almodovar, Iván Zulueta, Montxo Armendariz, Olivier Assayas, Tsai Ming-liang, Walter Salles, Nicolas Winding Refn, Lee Daniels, Bong Joon-ho, Laurent Cantet edo Lucile Hadzihalilovic. Zinema Eskolen presentziari dagokionez, 1960-65 bitartean Zinematografia Eskolen Nazioarteko Jardunaldiak ospatzen dira, eta 'Nest' Zinema Eskolei buruzko sailaren aurrerakina izango dira. Bestalde, Zinemaldiak honako proiektuei ere erreparatzen die: Zinema eraikitzen, Zinema mugimenduan, Latinoamerikari, Magrebi eta hizkuntza minoritarioei begira, Ikusmira Berriak egoitza-programa ahaztu gabe.