Kargatzen...

ikimilikiliklik

Erakusketak / kultura / sortzaileak

Ikimilikiliklik, JA Artzeren unibertsoa

Bezeroak:
Mikel Laboa Katedra
San Telmo Museoa

Erakusketak:
2018 EiTB (Bilbo)
2018 Oteiza Museoa (Alzuza)
2018 Aranburu Jauregia (Tolosa)
2017 Oiasso Museoa (Irun)
2017 Montehermoso KE (Gasteiz)
2017 Azkuna Zentroa (Bilbo)
2017 Barrena Kultur Etxea (Ordizia)
2017 Bastero Kulturgunea (Andoain)
2016 Laboratorium Museoa (Bergara)
2016 Gandiaga Topagunea (Arantzazu)
2016 Toolbox Art Gallery (Washington DC)
2016 Potxoenea KE (Usurbil)
2016 Médiathèque (Biarritz)
2016 Museo San Telmo (Donostia)

Web loturak:
Ikimilikiliklik.net

JA Artzek 40 urte baino gehiagotan garatutako lan poetikoan zehar egiten den bidaia da. JA Artze oso ezaguna da herritarren artean Mikel Laboaren abesti ikonikoen, esaterako, Txoria txori, Gure Bazterrak edo Zaude lasai abestien letren egilea izateagatik edo bere anaia Jexuxekin txalapartari gisa aritzeagatik. Baina JA Artzek obra sakona eta gutxi ezagutzen dena ezkutatzen du, artearen hainbat esparrutan garatu duena: poema-liburuak, audio-grabazioak eta ikuskizun eszenikoak. Azken horiek, bere idatzizko proposamenak eszenatokira daramatzatenak, bere garaian abangoardiakoak izan ziren eta, aldi berean, uneko baldintza soziopolitikoak medio, oso popularrak izan ziren. Horien artean azpimarratzekoa da ikimilikiliklik bidekidekaria, musika, poesia eta irudia uztartzen zituen ikuskizun multimedia 70eko hamarkadan testuinguru kulturala astindu zuena.

ikimilikiliklik, JA Artzeren unibertsoa ikus-entzunezko sorkuntza da, ikusleak irudi-, musika- eta soinu-mundu batean murgilduta haren obra ezagutzeko sortutakoa, azken hamarkadetako euskal sortzaile original eta garrantzitsuenetako bat ezagutzeko helburuarekin.

Ikimilikiliklik, JA Artzeren unibertsoa lanak aipatutako Ikimilikiliklik bidekidekaria hartatik hartu du izena. Denboran zehar, euskal kultur herrikoietik edan eta mugak gaindituz, izaera unibertsala izatera iristen den JA Artzeren obra poetikoan zehar bidaia poetikoa da.



 Biharko liburutegi guztiak  Erakusketak Comète, ihesbide sarea