Bideo pribatua
Bideo hau erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik dago eskuragarri.

Tabakalera | Visiones Cuánticas 6 - Ordenagailu kuantikoa

Javier Aizpurua (BasQ) irakasle eta ikertzaileak ordenagailu kuantikoen arkitekturaz eta Qubitaren propietateez hitz egin digu.

‘Visiones cuánticas’ erakusketaren bitartekotza-espaziorako ikus-entzunezkoa. Bertan, kuantikaren unibertsoa espezializatu gabeko publiko batengana hurbiltzen duten 6 bideo tematiko daude.
Tabakalera Donostiak ekoitzi du erakusketa, Basileako HEK (Haus der Elektronischen Künste) eta Eindhoveneko MU Hybrid Art House-rekin batera, eta Monica Bellok komisariatu du. Helburua da mekanika kuantikoaren dimentsio poetiko eta filosofikoak publiko orokorrari hurbiltzea, 11 instalazio artistikoren bidez, eta Morgancreak DIPCren (Donostia International Physics Center) aholkularitzarekin garatutako bitartekaritza-gune bat.

‘Visiones cuánticas’, erakusketa Tabakaleran, Donostia, 2025eko otsaila-ekaina.