Euskadiko Orkestra | Abestu 3 - Cristina Vertiz & Pascal Arnaud
Pascal Arnaud eta Cristina Vertiz Euskadiko Orkestrako biolajole eta biolinjole dira, hurrenez hurren, eta 'Abestu'-ren 2. edizioan instrumentuak alde batera utzi eta harmailetara igo ahal izan zuten herritarren abesbatzarekin kantatzera. Emozioz betetako unea izan zen haientzat, eta hala kontatu digute.



















