Bideo pribatua
Bideo hau erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik dago eskuragarri.

Arrietakua | dokumentala

Mutrikuko (Gipuzkoa) Arrietakua jauregiaren historia aztertzen duen ikus-entzunezkoa. Gipuzkoako Geoparkean dago jauregia, eta salbuespen gisa gorde ditu bertako biztanleen ondasunak XVI. mendetik. Bertan bizi izan ziren Antonio de Gaztañeta eta Cosme Damián de Churruca bezalako itsasgizon ospetsuak, edo Evaristo Churruca bezalako ingeniariak.
Ikus-entzunezkoa Gipuzkoako Foru Aldundiak eta Mutrikuko Udalak museo bihurtutako jauregira egindako bisita gidatuetan erakusten da.