#VictoriaEugenia. Sare soziala
Ehun urtean zehar, #VictoriaEugenia Antzokia Gipuzkoako sare sozial aktiboenetako bat bihurtu da, gizarte-talde eta kolektibo oso desberdinak bildu ditu, eta laborategi bat izan da loturak garatu, talentuak hezi eta jaialdi handiak sortzeko bidea eman duena; gerora eskualde osora hedatu diren jaialdiak, eta Donostia nazioartean kokatzen lagundu dutenak.
Erakusketa honek ibilbide kronologiko bat eskaintzen du antzokian izandako gertaera garrantzitsuenetan zehar; horrekin batera, antzokiaren hormen artean geratu diren milaka historia pertsonalen artetik, batzuk berreskuratu ditu, protagonista ezberdinen ahotik.