ITSAS ZABALEAN bideo-instalazioak itsas hondotik bidai bat egitera gonbidatzen gaitu. Itsas azpitik, Donostiako kostaldeko zenbait tokitara eramango gaitu: itsas zabalera aterako gara, eta gero, tira, ezustekoren bat ere izango da.
Gure bidaian, Euskal Herriak itsasoarekin izan duen erlazio estuaren berri emango diguten aztarna bikainak aurkituko ditugu: duela ehunka urte hondoratutako itsasontzien arrastoak, istorio zoragarrien testigu izan zirenak.
Donostiako Untzi Museoan kokatutako Itsaspeko baten barruan, denboran zehar egindako bidai zehatza eta aldi berean entretenigarria.