Gipuzkoako Geoparkean txertatutako hiri-jauregi barroko honen historia kontatzen digun ikus-entzunezkoa. XVI. mendetik aurrera bertan bizi izan diren hainbat pertsona ospetsuen ondarea kontserbatzen da bertan. Besteak beste, Antonio Gaztañeta eta Cosme Damián Churruca itsasgizonak edo Evaristo Churruca ingeniaria bizi izan ziren Arrietakuan.
Ikus-entzunezko hau Gipuzkoako Foru Aldundiak eta Mutrikuko Udalak antolatutako bisita gidatuetan dago ikusgai.